LEMA LIFE Programaren 25. Urteurrenarekin

LIFE programak 2017an bere 25. Urteurrena ospatuko du eta Life LEMAko taldea ospakizun honetan sartu zen erakusketa batekin eta, hondartzan, zabor bilketa batekin. Horrela, programa honek Europako itsaso eta kostaldeen kudeaketan eta, bereziki, itsas zaborren prebentzio eta murrizketaren arloan jokatzen duen rol garrantzitsua azaltzen da.

Maiatzaren 12an (ostirala) “Facing the Global Challenge of Marine Litter” erakusketa fotografikoa inauguratu zen Impact Hub Donostian, Tabakaleran. Bizkaiko Golkoko Life LEMAko aldi ezberdinak eta bazkideak erakusten ditu. Irekigunearen arduraduna Félix Asensio izan zen, Gipuzkoako Aldundiaren Ingurugiroko Zuzendari Jenerala. Proiektuko hainbat bazkide hartu zuten parte.

Maiatzaren 13an (ostirala), Zurriolako hondartzan, itsas zaborraren bilketa eta karakterizazio ekintza bat antolatu zen, Ocean Iniciatives Borondatezko Programa Internazionalaren barne. Aktibitate honek itsas zaborraren eragina erakutsi zuen, eta bolondresek nahiz Life LEMAko bazkideek hartu zuten parte. European Clean up! Europako zaborren erronkaren deiturarekin bat dator.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude