Aditu europearrak LEMA sarera batuko dira

LEMA lan sareak maila europearreko adituen partaidetza izango du, zeintzuk politika europearreko arloan irenbideak proposatzen eta lurralde mailan itsas-zaborraren kudeaketa optimizatzen lagunduko duten. Erabaki hau Life LEMA proiektuaren koordinazioko bigarren bilera teknikoan hartu zen, otsailaren 22an eta 23an ospatu zena Rivages Pro Tech ikerketa zentroan, Bidarten.

Bigarren LIFE LEMA koordinazio bilera itsas-zaborraren inguruan.

Bilera honetan zehar hasiak ziren ekintzen eboluzioa aurkeztu zen eta hurrengo 6 hilabeterako lan plana ezarri zen. Horrez gain, proiektuaren Koordinazio Komitearen osaketa onartu zen eta Life LEMA proiketuan parte hartzen duen garbiketa itsasontzietako bat bisitatu zen, zeinek hondakinen bilketan parte hartuko duen uda garaian Biarritzeko kostaldean.

Totalean bazkide guztiekin 6 koordinazio bilera burutzea aurreikusten da etapa bakoitzeko proiektuaren helburu espezifikoak definitzeko, egitasmoaren egoera berrikusteko eta hurrengo etapa era globalean planifikatzeko.

Logo LEMALife Lema