Emaitsak

  • 100 tona itsasoko zabor jasotzea, mugaren bi aldetako kostaldetan, proiektuak hartzen dituen 3 urtetan zehar.
  • Sistemen erreplikak egingo dira Mediterraneoko eta euskal kostaldean, sorturiko kudeaketa-erreminta herrialde ezberdinetara hedatzeko aukera aztertzeko (Marseilla eta Bilbo), jasotako zaborren kopurua handituz ere honela (55 Tm/urteko Frantzian eta 35 Tm/urteko Espainian).
  • Berotegi-efektuko gasen isurketak % 10ean murriztea uretan dauden itsasoko hondakinen kudeaketan, egungo jardunbideekin alderatuta. Zaborrak jasotzen lan egingo duten ontziak teknikoki egokituko dira uretan dauden itsasoko zaborrak jaso ahal izateko. Halaber, erregaia aurrezteko eta energia-eraginkortasuna handitzeko sistema bat ezarriko zaie ere.
  • Erreminta adimentsuak daramatzan sistema bat ezartzea itsasoko hondakinak detektatu eta aipatuak jasotzeko. Proiektuko proba pilotuan parte hartuko duten tokiko erakundeek sistema hori aplikatuko dute.
  • Itsasoan eta hondartzan aurkituriko uretan dauden itsasoko hondakinak jasotzeko eta kudeatzeko egungo kostuak % 5ean murriztea. Erreminta-sistemak kostuak eta irabaziak aztertuko dituen kudeaketa plan bat hartuko du barne.
  • Inplikaturiko boluntarioak eta ontzietako langileak itsasoko zaborren arazoaren, jardute onen eta hondakinen sailkapenaren inguruan heztea, azken hori datu zientifikoen bilketa errazteko xedearekin.
  • LIFE LEMAk 4 lanpostu berri sortuko ditu. Horiei jarraipena ematea espero da.
  • Proiektuaren emaitza beste kokapen batean gauzatu ahal izateko protokoloa zehaztea. Kudeaketa plan bat idatziko da, hizkuntza ezberdinetan. Beharrezkoa balitz, LIFE LEMA proiektuko teknikariek beharrezko informazioa eskainiko dute zaborrak jasotzeko sistema eraginkor bat ezarri ahal izateko.
  • Sentsibilizazio-ekintza ezberdinak gauzatuko dira itsasoko zaborren arazoa eta bere eragina murrizteko jardute onak biztanleria osoan zabaltzeko. 2016ko azaroan egin zen Zientzia astean zehar, LIFE LEMA proiektuko kide ezberdinek bere ezaugarri nagusienak aurkeztu zizkieten Donostiarrei bertako Aquariumean. Ekitaldi berberean, itsasoko zaborren arrantzari buruzko haurrentzako tailer bat egin zen ere. Hemendik aurrera egingo diren ekitaldiak proiektuak dituen sare sozialetan argitaratuko dira.