Bideoak

#LEMAVideo

Life LEMA bideoak ikusteko klikatu azpiko irudietan (azpitituluak ingelesez).

“Life LEMA proiektuak sistema bideragarri bat lortu nahi du ur gaineko itsas-zaborra detektatu eta biltzeko. Gipuzkoako tokiko agintari eta kostaldeko komunitateek parte hartzen dute, baita Iparraldeko kostaldeko eremukoek ere.” – Beatriz Marticorena, GFA

“Administrazio publikoaren ustez, kostaldeko kolektiboak dira itsas-hondakinen biktima nagusiak. Beraz, kontuan hartu behar genituen ikusteko zer egin zezaketen hondartzak garbitzeaz gain eta nola gutxitu zitzaketen gure ur eremura heltzen diren hondakinak.”  – Cristina Barreau, SFE

“Arrantzaleen parte-hartzea benetan garrantzitsua da, izan ere, hondakinek haien jardueran eragina izan dezakete, baina, era berean, haien jarduerak ere hondakinak sortzen ditu. Proiektu honi esker, kontzientzia daitezke eta itsas-hondakinen aurkako borrokan eta bilketan parte har dezakete. Euren jarduera dibertsifikatzeko ere balio dezake.” – Cristina Barreau, SFE

“Itsas-zaborraren aurkako neurriak hartzeko datuak behar dira. Oso garrantzitsua da datu berriak lortzea itsas-zaborra hobeto ezagutzeko eta uretara nola heltzen den eta kutsadura iturria zein den jakiteko, baita itsas-eremura heltzean nola zabaltzen den ere.” – Cristina Barreau, SFE

“Nagusiki, ibaien bitartez kostaldera heltzen den zaborraren %80 lurrazalean egiten diren giza jardueretatik dator. Proiektuaren berri emateaz gain, Life LEMAk hainbat ardatz ditu itsas-zaborrak kostan sortzen dituen arazoa gutxitu, kontrolatu eta saihesteko.” – Ernesto Villarino, SFE

“Proiektu hau bideragarria izatea nahi dugu, beste toki batzuetan ere aplikatzea interesatzen zaigulako arazo bera duten europar tokietan.” – Beatriz Marticorena, GFA

“Etorkizunean itsas-zaborrik ez izateko, denon parte-hartzea behar da, itsas-zaborra hondakina dela eta sahiestu behar dugula ulertu behar dugu, lurreko hondakinen sorreran eta kudeaketan esku hartu behar dugula, hain zuzen.” – Cristina Barreau, SFE