Europako Zuzentarauak berriro aztertu ditugu Life LEMAko Adituen II. Workshop-an

Urriaren 4an, Life LEMAren Adituen bigarren Workshop-a burutu genuen Pasaiako (Donostia) AZTI instalazioetan. Proiektuak iraungo duen hiru urteetan hiru topaketa antolatuko dira, hau bigarrena izanik. Bilera hauen helburua, itsas-hondakin flotatzaileen kudeaketaren hobetzean eta erabakitako neurrien jarraipena optimizatzean datza.

Life LEMAko II. Workshop-ean parte hartutako adituak.

Edizio honetan lan eremu ezberdinetako hainbat erakundeetako partaideak izan ditugu; topaketa honetara AZTIko, Cadiz-eko Unibertsitateko, Rivages Pro Tech-ko (SUEZ), Pasaiako Itsas-Kapitaintzako, Biarritzeko Centre de la Mer-eko, Fundación Biodiversidad-eko, Eusko Jaurlaritzako, IMEDMAR-reko, Gipuzkoako Foro AldundikoAEBAM-eko, Surfrider Foundation Europe-ko, IFREMER-reko, Uraren Euskal Agentziako (URA) eta EHU-ko adituak bertaratu ziren.

Adituek beren lan taldean eztabaidatzen.

Workshop-a, lehena bezala, Surfrider taldeak antolatu eta koordinatu zuen eta hiru lan arlo banatu ziren: lehenengoa, non adituek Itsas-Estrategiaren Zuzentarauei buruz eztabaidatu zuten eta zeinak Surfrider Espainiako Vanessa-Sarah Salvok eta María Ballesteros-ek moderatu zuten; bigarrena, zeinetan, Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren politika eztabaidatu duten, AZTIko Oihane Cabezas-ek eta GFAko Iker Azurmendik moderatuta; eta, azkenik, hirugarrena, non arrantzari eta itsas-zaborrari buruzko eskualde mailako politikak ikertu ziren. Azken hau Cristina Barreauk eta Eleonora Rossik moderatu zuten, Surfrider Foundation Europe-tik eta Surfrider Espainiatik datozenak.

 

Berriz ere, Life LEMA taldeak eskerrak eman nahi dizue zuen konpromiso eta dedikazioagatik, espero dugu hurrengoan ere elkar ikustea!

Logo LEMALife Lema

One thought on “Europako Zuzentarauak berriro aztertu ditugu Life LEMAko Adituen II. Workshop-an”

  1. Pingback: Gorengo urte amaiera Life LEMArentzako – Life Lema
  2. Trackback: Gorengo urte amaiera Life LEMArentzako – Life Lema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude