Finantzaketa

Life Lema

Ingurumenari osotasunean loturiko EBren finantzazio tresna bakarra da LIFE programa. Egun, 2014-2020 eperako eginiko deialdien ondoriozko proiektuen garapena babesten du. Bere xede nagusia politiken garapenean eta aplikazioan egin beharreko aldaketak sustatzea da, ingurumenaren eta klimaren inguruko xedeak lortu ahal izateko beharrezkoak liratekeen konponbideak eta jardute onak zehaztuz, bai eta teknologia berriak sustatuz. Azkenik, “Ondo bizi, gure lurreko mugak errespetatuz” 2020. urtera arte indarrean egongo den Batasunaren Ingurumen Programa Orokorra ere babestuko du.