Haurrek itsasoa babestearen garrantzia ezagutzen dute

Albaola Faktoriak landutako proiektuaren zurezko itsasontziak.

Life LEMAk Itsasoaren Europako Eguna haurrekin kontzientzia ekintzarekin ospatzen du, itsasoen eta haien babesaren garrantziaren arloan. Ekintza hau maiatzaren 19an ospatu zen Untzi Museoa-Museo Naval, Donostiako Aquariuma, Abaola Faktoria eta Navegavela gipuzkoar entitateen elkarlanarekin.

Egindako aktibitateen barne, San Patricio eta Teresianas ikastetxeko partehartzaileek oso gertutik ezagutu egin zuten Life LEMA proiektua eta Untzi Museoan Albaola Faktoriak eraikitako zurezko itsasontzi batzuk margotu zituzten. Itsasontzi hauek, zeinak Bizkaiko Golkoan askatzen ari diren, itsas-hondakinak gure kostalderaino ailegatzen diren arte egiten duten bideari buruzko informazioa emango dute.

San Patricio eta Teresianas ikastetxearen ikasleei proiektuari buruz emandako hitzaldia.

Itsasoaren Europako Eguna urtero maiatzaren 20an ospatzen da, eta itsasoari ikusgaitasuna ematea eta bere garrantzia Europako herritarrei zabaltzea ditu helburu.

 

 

Logo LEMA

Life Lema