Itsas Belarra itsas ontziak 4000 kilo zabor arrantzatu ditu Bidart eta Donibane Lohitzune artean azken astean

Itsas Belarra itsas ontziak 4000 kilo itsas-hondakin flotatzaile arrantzatu ditu 2018ko maiatzaren 18tik 23ra Bidart eta Donibane Lohitzune artean. Urteko lehen itsas-zabor flotatzailearen arrantza izan da eta zaborrez betetako 35 big pack deskargatu dira portuan.

Itsas Belarra ontzia Donibane Lohitzuneko portuan.

Kosta Garbia elkargoak babesten du euskal kostaldeko hondakinen bilketa hau. Ekintza urtero egiten da maiatzaren 1etik irailaren amaierara arte. Itsas Belarraren arrantzaleek azpimarratu dute off-shore korronteak eta ekialdeko haizeak izan daitezkela muturreko itsas zabor agerraldi honen arrazoi posibleak.

Bitxikeria gisa, Itsas Belarrako arrantzaleak esan digute Balistes polylepis kostaldeko arrainaren ugaritasuna  handitu egiten dela itsas-hondakin flotatzaile agerraldi masiboak gertatzen direnean.

Logo LEMA

Life Lema