Itsasoaren Soinuak festibaleko lehen edizioa ospatu da Donostian

Abuztuaren 24an Itsasoaren Soinuak festibaleko lehen edizioa ospatu zen Donostian. Festibala Ondarreta hondartzan izan zen eta bere xedea, Gipuzkoako hondartzetako itsas-hondakinen kudeaketaren garrantziaz jabetzea zen. Horrela, udan zehar ingurumen-hezkuntzako tailer ezberdinak aurrera eraman ziren probintziaren hainbat herrietan itsas-hondakinekin instrumentu musikalak sortzeko. Itsasoaren Soinuak Surfrider Espainaren eta Posidonia Green Project-ren esku antolatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 2018ko hondartzen kontzientzia kanpainaren barne. Ekitaldi honek Euskal Kostaldeko Geoparkearen eta itsas-babesarako hainbat tokiko erakundeen lankidetzaren laguntza jaso zuen.

Life LEMAren stand-a Donostiako Itsasoaren Soinuak festibalean.

Festibala prentsa-batzarrean aurkeztu zen José Ignacio Asensioren, Ingurumen eta Obra Hidaulikoetako diputatua; Vanessa-Sarah Salvoren, Surfrider Espainia koordinatzailea; Edoardo Brodascaren, Posidonia Green Project zuzendaria; eta Rocco Papiaren, Reusonika Orkestako musikariaren esku. Life LEMAren taldeak stand bat antolatu zuen proiektuaren helburuak azpimarratzeko, bai eta jendearekin itsas-zaborraren arazoari buruzko informazioa partekatzeko ere.

Haurrak egurrezko txalupatxoak margotzen Life LEMAren stand-an.

 

AZTIk haurrentzako ekintzak ere antolatu zituen, hala nola, galdetegiak edo egurrezko txalupatxoak margotzea. Azken hauek Bizkaiko Golkora botako dira geroago eta bai haurrek bai helduek hartu zuten parte. Ekintza honek itsas-hondakin flotatzaileen norako posibleak ikertzea du helburu.

 

 

Interes-taldearen mahai inguru eztabaida.

Bestalde, Life LEMA taldeak mahai inguru batean parte hartu zuen, non itsas-zaborraren kudeaketarekin, ondare naturalarekin eta Euskadiren kostaldearen babesarekin erlazionatuta dauden interes-taldeak eztabaidatu zuten. Vanessa-Sarah Salvok dinamizatutako sesio honetan, zenbait erakundeen ordezkariek parte hartu zuten, haien artean: Gipuzkoako Foru Aldundia, AZTI, Mater Museoa, Eko-rec eta Euskal Kostaldearen Geoparkea.

 

Gipuzkoako Ingurumen diputatuak, José Igancio Asensiok, zaborraren kudeaketa egokiaren garrantzia azaldu zuen: “Itsas-zaborraren eta plastikoen arazoa Gipuzkoako ingurumen-arazo garrantzitsuenetako bat da gaur egun”. Life LEMA proiektua arazo hau konpontzen saiatzen ari da herritaren kontzientzia emendatuz eta komunitatea inplikatuz, festibal hau bezalako ekintzen bidez.

Logo LEMALife Lema