“Ixil-ixilik dago, kaia barrenean…”

Life LEMAk hainbat jarduera garatzen ditu proiekturako garrantzitsuak diren datuak biltzeko. Egurrezko txalupatxoei buruz hitz egingo dugu oraingoan, proiektuko itsaontzietatik itsasora uretarazten direnak. Horiei esker Bizkaiko Golkoko kostaldearen korronte dinamikari buruzko informazioa lortuko da.

LEMA txalupatxoak itsasoan.

Jarduera hau AZTI proiektu-kideak bultzatu du. Egurrezko txalupatxoak itsas-zabaleko gune zehatzetan uretarazten dira itsas-hondakinek kostalderaino egiten duten bidea aztertzeko. Horrela, Bizkaiko Golkoko puntu desberdinetatik abiarazten diren txalupak itsas-hondakinak bultzatzen dituzten korronte berdinak erabiliko dituzte mugitzeko eta kostaldera iritsiko dira hondakinek egingo luketen moduan.

Proiektuaren ontziez gain, aurten Gijon-ko Espainiako Ozeanografia Institutuko (IEO) Ramon Margalef itsasontziaren lankidetzarekin 120 ontzi eta deriba-buia abiarazi dira Atlantikoan ere. Honen helburua zera da, urtebete inguruko autonomia duten buiak Ipar Atlantikoko giroan sartzea eta bertatik egiten duten ibilbidea jarraitzea (bai buiak bai egurrezko txalupatxoak kontinente desberdinetan aurkitzea espero da).

Gure txalupatxo batzuk bere aurkitzaileekin.

Proiektuak oso harrera ona izan du eta gazteen eta helduen artean interes handia sortu du, baita komunikabide ezberdinetan ere. Gainera, balio erantsi gisa, ikasleek margotzen dituzte txalupa horiek eta, horrela, proiektuan parte hartzen dute eta itsas-hondakinen arazoari buruz kontzientziatzen dira. Era berean, aurten Life LEMAk jarduera honekin parte hartu du bi ekitaldi garrantzitsuetan: Pasaiako 1. Nazioarteko Itsas Festibalean, maiatzaren 18tik 21era, eta Itsasoaren Soinuak festibalean, abuztuaren 24an.

AZTIko Irene Ruiz lankidearen tweet-a LEMA txalupatxoen egitearen amaierari buruz.

Life LEMAren amaieratik urte batera egonik, Albaola Factory-ak, txalupatxoak eraikitzen duen enpresa, urriaren bukaeran 1000 txalupa amaitu ditu. 1000 ontzi horietako 600 nabigatzen ari dira iada eta berreskurapen-tasa %40 da. Horrek esan nahi du orain arte abiatu direnen artean oraindik erdia baino gehiago aurkitzeko aukera dagoela. Hori dela eta, Life LEMA taldeak txalupatxoak zuen gogoko hondartzetan eta portuetan bilatzera animatzen zaituzte. Ez ahaztu zuen argazkiak bidaltzea eta gure webgunean agertuko zarete!

 

Fernandok bere txakur Pacorekin batera proiektuan parte hartu zuen eta sarrera bat idatzi zuen “La Sorrozuela” blog-ean bere esperientzia azalduz. Begirada bat emaiozue!

Fernando eta Paco haien zbk. 536 txalupatxoarekin.

Logo LEMALife Lema