LEMA LIFE Programaren 25. Urteurrenan sartu da

LIFE programak 2017an bere 25. Urteurrena ospatuko du eta Life LEMAko taldea ospakizun honetan sartu zen erakusketa batekin eta hondartza zabor bilketa batekin. Horrela, programa honek Europako itsasoen eta kostaldeen kudeaketan eta, bereziki, itsas-hondakinen prebentzio eta murrizketaren arloan jokatzen duen rol garrantzitsua azaltzen da.

 

Maiatzaren 12an (ostirala) “Facing the Global Challenge of Marine Litter” erakusketa fotografikoa inauguratu zen Impact Hub Donostian, Tabakaleran (Donostia-San Sebastián, Espainia). Erakusketa honek Bizkaiko Golkoko Life LEMAko aldi ezberdinak eta bazkideak erakusten ditu. Irekigunearen arduraduna Félix Asensio izan zen, Gipuzkoako Aldundiaren Ingurugiroko Zuzendari Jenerala, eta proiektuko hainbat bazkide hartu zuten parte.

Ocean Initiatives programaren boluntarioak Zurriola hondartzan.

Maiatzaren 13an (larunbata), Zurriolako hondartzan (Donostia-San Sebastián), itsas-zaborraren bilketa eta karakterizazio ekintza antolatu zen, Ocean Iniciatives Borondatezko Programa Internazionalaren barne. Aktibitate honek itsas-zaborraren eragina erakutsi zuen, eta bolondresek nahiz Life LEMAko bazkideek hartu zuten parte. Ekintza hau European Clean up! Europako zaborren erronkaren deiturarekin bat dator.

 

Logo LEMALife Lema