Life LEMA eta itsas-zaborra murrizteko erronkari buruzko Europar politikak

basura marina en las playas LEMA

2020 rako kontutan hartzen da gure Itsasoetako Hondakinak 11 factore zehatzen barruan egoera ambientala ahu aldatzeko.

Nazioartean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2005. urtean aitortu zuen, lehenengoz, itsas-zaborraren arazoa, Ozeano- eta Itsas-Eskubidea izeneko Erabakian, erabakiak hartzea sustatu zuelarik kontsumo-sistemaren ondoriozko erronka berri honi aurre egiteko. Itsas-hondakinen eraginari aurre egiteko ekintza plana 2011. urtean gorpuztu zen halere, Honoluluko Estrategian. Itsas-zaborra saihetsi, murriztu eta kudeatzeko mundu mailako dokumentu-marko hori Itsas-Eskubideei buruzko V. Nazioarteko Biltzarrean onartua izan zen.

Azken urteotan, gai berezien inguruko txosten ezberdinak idatzi dira. Ondoko gaien inguruan, besteak beste: Nazio Batuen itsas-inguruari buruzko aditu taldeak mikroplastikoek ingurune urtarrean duten presentzia ikertu zuen (GESAMP, 2015); eta Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) mikroplastikoek merkataritza-kontsumorako arrantza-espezietan dituzten eraginak ikertu zituen. 2016. urtean, Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren idazkaritzak itsas-zaborraren egungo egoera eta hauek kostaldeko ekosistemetan izan ditzaketen eraginak prebenitzeko balizko neurriak aztertu dituen ikerketa argitaratu du. Nabaria da, ondorioz, ekosistemak, gizakion osasuna eta ekonomia kaltetzen dituen arazo honen inguruko kezkak gora egin duela.

Itsas-Estrategiari buruzko Zuzentarauak 2008/56/CE itsas-hondakinek Europa mailan suposatzen duten arazoa aitortu du eta arazo hau 2020. urterako itsasoko uren Ingurumen Egoera Ona lortu ahal izateko konpondu beharreko 11 alderdien artean sartu du (10. alderdia). MITECOk (Espainako Trantsizio Ekologiko Ministerioa), lehen MAPAMA zena (Espainako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa) Espainiak egin duen Neurrien Programa aurkeztu du 2016ko udaberrian.

Life LEMAren nahia Europa mailako politika hauek eta itsas-zaborraren inguruko beren eskakizunak ezartzeko beharrari erantzutea da. Hala ere, proiektua Garapen Jasangarriari buruzko 2012ko Nazio Batuen Bileran (Rio+20) zehazturiko mundu mailako konpromisoari proiektuko kide diren Estatuek ematen dioten babesaren isla ere da. Konpromiso horren arabera, beharrezkoa da itsas-hondakinen kopurua eta eraginak gutxitzeko neurriak hartzea. Life LEMA konpromiso hori lortzeko balizko tresna da, etorkizuneko kalteak aurreikusten lagunduko baitu kostaldeko eta itsasoko ingurunean.