Life LEMAk Alikanten egin den XIV. Espainako Kostaldeko eta Portuko Ingenieritzako Jardunaldietan parte hartu du

Life LEMA taldeak proiektuaren aurrerapenak aurkeztu zituen maiatzaren 24 eta 25ean egindako XIV. Espainako Kostaldeko eta Portuko Ingenieritzako Jardunaldietan. Topaketa zientifiko-tekniko honetan interes handiko gaiak ekin ziren, haien artean, kostaldearen babesaren kudeaketa.

Edizio honetan “Itsas-Espazioaren Plangintza eta Europako Itsas-Estrategiak” gai berria landu zen. Itsas-espazioaren antolamendua eta Itsas Estrategiak aztertzeko lanak aurkeztea izan da helburua. Lan hauek itsas-ingurunea antolatzeko tresna bezala erabili ahal dira, eta Life LEMAk gai honetan asko lagundu ahal dezake.

Life LEMA taldea Kalpeko itsas-hondakinak biltzeko itsasontzi kolaboratzaile batean.

Horretaz gain, proiektuaren taldeak Upcycling the Oceans ekimenean aktiboak diren Alikanteko bi Elkarteen ordezkariekin elkartu zen eta Kalpeko IMEDMAR zentroa bisitatu zuen. Azken hau hondakinen karakterizaziorako ekimen zientifikoen sustatzailea da arrantza sektorearekin batera. Life LEMA taldeak itsasontzi kolaboratzaile batean ontziratu ahal izan zen, itsas-hondakin flotatzaileen bilketa zuzenean ezagutuz.

Logo LEMAlogo life lema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude