Life LEMAk Pasaiako I. Nazioarteko Itsas Festibalean hartu du parte

Maiatzaren 18tik 21era Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala ospatu zen. 115.000 lagun hurreratu ziren Itsas kulturaren aldeko apustua egin zuen ekitaldira. Programaren baitan itsas ondareari lotutako ekitaldiak antolatu ziren, hala nola, lehorreko eta uretako hainbat jarduera, eta Life LEMA proiektua ere han izan zen.

Ekitaldiko antolatzaileek – Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Udalak – festibalaren lehen edizioa “positibotzat” jo zuten  eta “pasaiatarren konpromisoa, ikusle aniztasun handia eta itsasoko eta musika programaren maila eta kalitatea” azpimarratu zuten. Eguraldi ona eta herritarren partaidetza ekitaldiaren protagonistak izan ziren, eta Pasaiara munduko toki ezberdinetako hainbat entitate eta ordezkari hurbildu ziren, Europako itsas ondarearen arloan erreferente bihurtzeko.

Umeak egurrezko itsasontzi txikiak margotzen, Luis Ferrer AZTI-ko ikerlariaren mezuak jarraituz.

LIFE LEMA taldeak hainbat jolas eta jarduera didaktiko antolatu zituen lurreko eremuan ipini zuen “village” edo stand tematikoan, itsas-hondakinak euskal kostaldean sortzen dituzten arazoak aditzera emateko eta herritartasunaren zuzeneko ekintzak bultzatzeko. Jarduera horietan haurrak protagonistak izan ziren. Guztira, 120 ontzi margotu zituzten 2 eta 11 urte bitarteko haurrek AZTIk antolatutako haur-tailerretan. Itsas zaborraren banaketa eta dispertsioa ikertzea helburu duten egurrezko itsasontziak pintatzeaz gain,  hitzaldi eta debate gisako ekitaldiak ere izan zuten tokia, itsasertzeko itsas-hondakinen pilaketak sortzen dituen arazoetaz jendea sentsibilizatzeko. Life LEMA-ko gunera 500 pertsona hurbildu ziren, gehienak haurrak, eta interes handia erakutsi zuten beraien itsasontzia nora heldu zitekeen jakiteko. Margotutako egurrezko itsasontziak itsas-hondakinen portaera aztertzen lagunduko digute Ipar Atlantikoko giro sub-tropikalean.

AZTI-ko langileak, Anna Rubio, Oihane Cabezas eta Irene Ruiz, lanean hasteko prest.

Logo LEMA

Life Lema

One thought on “Life LEMAk Pasaiako I. Nazioarteko Itsas Festibalean hartu du parte”

  1. Pingback: “Ixil-ixilik dago, kaia barrenean…” – Life Lema
  2. Trackback: “Ixil-ixilik dago, kaia barrenean…” – Life Lema

Comments are closed.