Life LEMAk pastikozko poltsen ezabaketa defendatzen du

Erasmus+ “Carry on Without plastics” programako 45 gaztek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Surfrider Españarekin, Life LEMA proiektuaren buruarekin eta Garberako merkatal zentroarekin Plastikozko Poltsarik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatu zuten uztailaren 3an.

Frantziako, Espainiako eta Alemaniako gazteek Euskal Herrian izan ziren egun batzuk haien herrialdeetako plastikoaren arazoarekiko esperientziak partekatzen. Surfrider Españak zuzendatuko ekitaldian parte hartu zuten Gipuzkoan, Life LEMA proiektuaren barne.

“Free plastic bag day” egunean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Azti eta Surfrider Españak gazteei ezagutarazi egin zizkieten Life LEMA proiektua eta egun arte egindako aktibitateen egoera.

 

 

Partehartzaileek Ekorec-en instalazioak bisitatu zituzten, birziklatutako arrantza sareetatik materialen fabrikazioa lehen eskutik ezagutzeko, eta Garberako Merkatal Zentroko erakusketa ikusi ahal izan zuten. Gainera, umeekin tailer bat antolatu ahal izan zen, erabilera bakarreko plastikozko poltsen arazoa jakinarazteko. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude