Life LEMAk radarrak erabiliko ditu itsas-zaborraren garraioa ikertzeko Bizkaiko Golkoan

2017ko abenduan Remote Sensing of Environment albistegian publikatu da Life LEMA proiektuan lan egiten duten AZTIko kideak idatzitako artikulua. “Eddy-induced cross-shelf export of high Chl-a coastal waters in the SE Bay of Biscay” izena duen dokumentuak azaleko kostaldeko garraioaren ikerketan erabili daitekeen radarrari buruz hitz egiten du eta Bizkaiko Golkoko hego-ekialdean kostaldeko uren itsaso irekiko esportazioan zurrunbiloak duten eragina azpimarratzen du.

Artikulo honek aipatutako garraioak kuantifikatzeko eta monitoratzeko HF radarraren gaitasuna azpimarrazten du. Life LEMA frekuentzia altuko radarren datuen eta modelatze-tresnen erabilera aztertzen ari da, proiektuaren barnean garatuko diren zenbaki- eta behaketa-tresnak hobetzeke.

Azterketa eremua eta neguko malda-korrontearen ikuspegi eskematikoa (gezi urdin jarraituak).

Ikerketak 6 urteko Euskoos HF radarraren datuak erabili ditu eta SOCIB, IMEDEA eta KAUST erakundeen laguntzarekin aurrera eraman da.

Logo LEMALife Lema