Metodologia

Sei lan-eremu zehaztu dira Life LEMA proiektuaren xedeak lortzen laguntzeko:

  • Konputazio tresnak;
  • Kudeaketa plana;
  • Eredu meteo-ozeanografikoak;
  • Itsasoko hondakin flotatzaileen kudeaketa eta jasotze jasangarria;
  • Itsasoko hondakin flotatzaileen inguruko ideien trukatzea; eta
  • Emaitzen hedatzea eta sentsibilizazioa.

Ekintzak gauzatzeko, arrantza-ontziak eta garbiketa-ontziak erabiliko dira, energia aurrezteko sistemak eramango dituztenak eta ur gaineko hesia jarriko da Deba ibaiko (Gipuzkoa) estuarioan, itsas-hondakinak pilatzeko. Bideokamerak eta kamera termikoak jarriko dira Aturri (Akitania) eta Oria (Gipuzkoa) ibaietako estuarioetan eta honen eta droneen erabilerari esker, hondakinen iritsiera kontrolatuko da eta hondakinen pilaketa saihesteko modelizazio-sistema zehaztuko da.

Frekuentzia handiko radarrak, datuak eta denbora errealeko eredu meteo-ozeanografikoak, jito-buiak, software informatikoa, bizitza-zikloetako inbentarioetako datu-baseak, eraginak ebaluatzeko metodoak eta kaietako harrera-instalazioak erabiliko dira ere.

Muga-arteko uretan dauden itsas-hondakinen kudeaketarako konponbide komunen bilketa sustatuko duten adituen-taldeak egingo dira. Horrela, proiektuaren inguruko europako zuzendaritzen hobekuntza eta jarraipenari lagunduko da: Europako Itsas Estrategia eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren politikak.

Azkenik, OSPAR Kanpainak egingo dira itsas-hondakinak biltzeko Murgita (Donostia), Burumendi (Mutriku) eta Inpernupe (Zumaia) hondartzetan boluntarioen laguntzaz.

Modelo de barco de recogida de residuos
Redes de pesca Lema
Talleres de trabajo Lema