2017ko irailaren 4an, ur gaineko itsas-zabor flotatzailearen biltzeari hasiera eman zion Miren Argia itsasontziak. Egokitutako arrantza-ontzi hau Life LEMA proiektuko bost itsasontzietako bat da eta Bizkaiko Golkoko hego-ekialdeko itsas-hondakinak jasotzen arituko da.
Bilketak iraungo duen denboraldian (70 jardunaldi 2017an eta 100 jardunaldi 2018an), Gipuzkoako kostan 50 tona itsas-hondakin bilduko direla aurreikusten da. Gainera, zeregin honek itsas-zaborrak gehien non metatzen diren eta hauek zein motakoak diren argitzen lagunduko digu.
Datu hauei esker, etorkizuneko itsas-zaborren presentzia iragartzeko tresnak modelizatzea eta diseinatzea posible izango da. Bere lana burutzeko, Miren Argia ontzia, beste lau ontziekin batera, korronte lerroetarantz zuzenduko da, bertan metatzen ohi baita zaborra. Behin non dauden aurkitu ondoren, itsasontziak sare bidez jasoko ditu hondakinak eta portura eramango ditu karakterizatzeko.