Nabigatzeko prest!

Life LEMAk itsas-korronteei buruzko ikerketa egingo du itsas-zaborraren ibilbidea behatzeko. Horretarako, haurrek margotu duten hainbat egurrezko LEMA txalupatxoak botako dira itsasora.

2017ko uztailaren 20 eta 21ean, Life LEMA taldeak Gipuzkoako eta Pirineo Atlantikoko ikasleei itsas-zaborraren problematika azaldu zien, bai eta nola Life LEMAk itsas-hondakinek sortzen duten kutsadura murrizteko proiektua den.

Centre de Loisirs d’Urrugne, Irungo Rugby Summer Camp eta Oiartzungo Udaleku Irekien haurrak txalupatxoak apaintzen dituzte eta haien lanekin posatzen dute.

8 eta 11 urteren arteko ikasleak Centre de Loisirs d’Urrugne, Irungo Rugby Summer Camp eta Oiartzungo Udaleku Irekietatik zetozen eta proiektuaren txalupatxo batzuk margotu zituzten. Albaola Faktoriak landutako prototipo hauek Bizkaiko Golkoaren funtsezko itsas-eremuetan botako dira itsasontzi ezberdinetatik etorkizunean egingo diren kanpainetan.

Txalupatxo hauek haien ibilbidearen datuak emango dizkigute. Horiekin ozeanoen dinamika eta itsas-zabor flotatzailearen garraioa irudikatuko duten ereduak balidatuko/kalibratuko dira.

logo life lemaLogo LEMA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude