OSPAR Neguko Kanpainak

Neguko OSPAR kanpainak amaitu ditugu, non boluntarioekin batera Gipuzkoako hondartza desberdinetan itsas hondakinen monitorizazioa gauzatu dugu. Neguko ikerketa hau ez da erraza izan Bizkaiko Golkoan izan ditugun ekaitzekin, baina dauzkagun boluntario konprometituen laguntzaz lana egitea lortu dugu.

Hondartza monitorizazio hauetan ez du balio hondartzara Joan eta ikusten ditugun itsas hondakin guztiak biltzea. Itsas hondakinen datu uniformeak lortzeko protokolo bat jarraitzen dugu, horrela, eskualdeen arteko konparaketak egin daitezen. Hondartzan itsas hondakinen bilketa egin hondoren, identifikatuak eta zenbatuak izan behar dira, aurkitutako ítem guztien kopurua jakiteko.

Mutrikun bildutako itsas hondakinak

Zumaian bildutako itsas hondakinak

 

 

 

 

 

 

 

Hondartzetan itsas hondakinen jarraipena egiteko OSPAR protokoloa jarraitzen dugu urte guztietako sasoi bakoitzean, toki horretako itsas hondakinen datu-basea lortuz. Horrela, kopuruen, joeraren eta itsas hondakinen iturrien informazioa lor dezakegu. Informazioa itsas hondakinei buruzko neurriak hartzeko eta baita erregulazioen eraginkortasuna neurtzeko balio du. Negu honetan aurkitutako gauza xelebreak aurkezten dizkizuegu hemen.

Beira zatiak Donostin

Mutrikun aurkitutako gauza xelebreak

Donostin aurkitutako buia

 

 

 

 

 

 

 

Berriz udaberriko kanpainia egiteko irrikitan gaude!