#OurOcean: Life LEMAk Gure Ozeanoarekin konpromisua hartzen du Maltan

“Gure Ozeanoa” batzarra.

2017. urtearen urriaren 5 eta 6an “Gure Ozeanoa” maila handiko laugarren batzarra ospatu zen Maltan Europar Batasunaren esku. 2014tik gero, “Gure Ozeanoa” batzarren helburua da soluzio komunak eta anbizio handiko konpromisuak iradokitzea, ozeano seguru, babestu, garbi eta modu jasakorrean kudeatutak lortzeko. Aurtengo “Gure ozeanoa, bizitzarako ozeanoa” batzarra aurretik egin direnen jarraipena da eta EBaren ozeano-gobernantzari buruzko ekimena osatzen du. Hau egiteko, munduko ozeano guztien etorkizuna bermatuko duen agenda eraiki zen, non 50 ekintza zehatz proposatzen diren.

Florian Marcoux, Surfrider Foundation Europe-ren zuzendari exekutiboa, hitzaldia ematen “Gure Ozeanoa”-n.

Konferentzian ia 1.000 partaide izan ziren eta haien artean gobernuen, industriaren, komunitate ikertzailearen, gizarte zibilaren eta GKEen (Surfrider Foundation Europe, Life LEMA proiektuaren partaidea, esaterako) ordezkariak aurkitzen ziren. Surfrider Foundation Europe-k, proiektuaren ordezkari gisa, itsas-hondakinen arazo gorakor eta kezkagarriari aurre egiteko Life LEMAren konpromisu sendoa adierazi zuen. Hain zuzen ere, Gure Ozeano-aren, eta, bereziki, Bizkaiko Golkoaren uren osasuna berrezarri nahi duen konpromisua.

Gehiago jakiteko ingelesez, gastelaniaz edo frantsesez irakurri dezakezue konpromisu guztien zerrenda.

Logo LEMALife Lema