Helburuak

Life LEMAk itsaso hondakin flotatzaileen kudeaketa jasangarriaren estrategiarako jarraibideak proposatuko ditu tokiko aginteei, tresna adimentsuak eskainiz hondakinak jaso eta kudeatzeko. Proiektuak zerbitzua Marseilla eta Bilbo eremuetan erreplikatzea ere irudikatzen du.

Redes de recogida de basura marina LEMA

Life LEMAk:

  • Itsas-hondakin flotatzaileen mugimendua eta hotspot metaketa eremuak aurreikusiko duten eredu ozeano-meteorologikoak ezarriko ditu, zeinak itsas-hondakinen bilketa erraztuko duten;
  • Itsas-hondakin flotatzaileen bilketa metodoak eta detekzio eta aurreikuspen ereduak integratuko dituen tresna informatikoa garatuko du;
  • Itsas-hondakin flotatzaileen prebentzio eta murrizketarako kudeaketa planak diseinatuko ditu;
  • Bilketa-ekintzen karbono aztarna murriztuko duten itsas bilketa-akzioak aurrera eramango ditu, zeinak arrantzaleentzako diru-sarrera gehigarria izango den;
  • Itsas-hondakin flotatzaileen bilketarako hesi flotatzailea kokatuko du Deban;
  • Itsas-hondakin flotatzaileak detektatuko ditu teknologia berritzaileak (HF radarrak, kamara termikoak eta aireko dronak) erabiliz; eta
  • Itsas-zaborrako europar sarea landuko du emaitzen tranferagarritasuna ziurtatzeko.

 

Proiektuak, halaber, 3 aditu talde sortuko ditu, ondoko gaiak jorratuko dituztenak: