Proiektua

Zer da Life LEMA?

Life LEMA proiektua LIFE Europako Ingurumenaren eta Klimaren Aldeko Ekintza Programan sartuta dago. 2016ko irailean onartua, 2,1 milioi euroko inbertsioa suposatuko du, guztira, zeinaren 1,2 milioi euro Europar Batasunak ordainduko dituen.

Life LEMAk metodologia-gida bat eta erreminta adimentsuak jarriko ditu tokiko aginteen esku uretan dauden itsas-zaborrak eraginkorki kudea ditzaten, Bizkaiko Golkoaren hego-ekialdeko uretan, 3 urteko epean zehar (2016-2019).

Life LEMAk, halaber, mugaz gaindiko uretan dauden itsas-zaborrak kudeatzeko konponbide komunak bilatuko ditu ere, aditu-taldeak sortuz Europako zuzentarauak berrikusi eta hobetzeko eginiko saio dinamikoetan: Europako Itsas Estrategia eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren politikak.

Proiektua nazioarteko, diziplina anitzeko lan-talde heterogeneo batez osatuta dago eta sei bazkide ditu, Gipuzkoako Foru Aldundia horien buru delarik. Ondokoak dira beste kideak: AZTI (proiektuaren koordinatzaile teknikoa) eta Rivages Pro Tech ikerketa zentroak, Syndicat Mixte Kosta Garbia eta Biarritzeko Udala erakunde publikoak eta gizarte zibilaren ordezkari den Surfrider Foundation Europe gobernuz kanponko erakundea. Life LEMAko lan-taldea itsas-kostaldearen, itsas-zaborraren, modelizazioaren eta kudeaketaren arloetako organismoez eta adituez osatua dago. Life LEMAk duen balio erantsia da bere ikerketek eta ekintzek itsas-hondakinen ingurumen arazoa mugaz gaindiko ikuspuntu batetik aztertzea ahalbidetzen dutela, mugaz gaindiko lankidetza eta jardute bat ezarriz konponbide komunak bilatzeko. Euskal Herriko Iparraldeko eta Hegoaldeko bere bazkideak balio erantsi horren isla dira.

 

Helburuak

Life LEMAk itsaso hondakin flotatzaileen kudeaketa jasangarriaren estrategiarako jarraibideak proposatuko ditu tokiko aginteei, tresna adimentsuak eskainiz hondakinak jaso eta kudeatzeko.

Redes de recogida de basura marina LEMA

Proiektuak, halaber, 3 aditu talde sortuko ditu, ondoko gaiak jorratuko dituztenak:

  • Itsas Estrategiari buruzko Zuzentarauaren helburuak lortzen laguntzea.
  • Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren politika berrien eskakizunei erantzutea.
  • Itsasoko zaborraren jasotzea eta kudeaketa optimizatzea, eskualde mailako politikekin bat.

 

Egoera

Proiektua bi eskualdetan garatzen da. Batetik bizkaiko golko ekialdean, Gipuzkoan zehazki (Espania) eta bestetik Pirineo Atlantikoan (Frantzia).

 

Esperotako emaitzak

  • 100 tona itsasoko zabor jasotzea, mugaren bi aldetako kostaldetan, proiektuak hartzen dituen 3 urtetan zehar.
  • Sistemen erreplikak egingo dira Mediterraneoko eta Euskal kostaldean, sorturiko kudeaketa-erreminta herrialde ezberdinetara hedatzeko aukera aztertzeko (Marseilla eta Bilbo), jasotako zaborren kopurua handituz ere honela (55 Tm/urteko Frantzian eta 35 Tm/urteko Espainian).
  • Berotegi-efektuko gasen isurketak %10 murriztea uretan dauden itsasoko hondakinen kudeaketan, egungo jardunbideekin alderatuta. Zaborrak jasotzen lan egingo duten ontziak teknikoki egokituko dira uretan dauden itsasoko zaborrak jaso ahal izateko. Halaber, erregaia aurrezteko eta energia-eraginkortasuna handitzeko sistema bat ezarriko zaie ere.
  • Tresna adimentsuak daramatzan sistema bat ezartzea itsasoko hondakinak detektatu eta jasotzeko. Proiektuko proba pilotuan parte hartuko duten tokiko erakundeek sistema hori aplikatuko dute.
  • Itsasoan eta hondartzan aurkituriko itsas-hondakin flotatzaileak jasotzeko eta kudeatzeko egungo kostuak %5 murriztea. Erreminta-sistemak kostuak eta irabaziak aztertuko dituen kudeaketa plana hartuko du barne.
  • Inplikaturiko boluntarioak eta ontzietako langileak itsasoko zaborren arazoaren, jardute onen eta hondakinen sailkapenaren inguruan heztea, azken hori datu zientifikoen bilketa errazteko xedearekin.
  • Life LEMAk lanpostu berri sortuko ditu eta horiei jarraipena ematea espero da.
  • Proiektuaren emaitza beste kokapen batean gauzatu ahal izateko protokoloa zehaztea. Kudeaketa plana idatziko da, hizkuntza ezberdinetan. Beharrezkoa balitz, Life LEMA proiektuko teknikariek beharrezko informazioa eskainiko dute zaborrak jasotzeko sistema eraginkor bat ezarri ahal izateko.
  • Sentsibilizazio-ekintza ezberdinak gauzatuko dira itsasoko zaborren arazoa eta bere eragina murrizteko jardute onak biztanleria osoan zabaltzeko. 2016ko azaroan egin zen Zientzia astean zehar, Life LEMA proiektuko kide ezberdinek bere ezaugarri nagusienak aurkeztu zizkieten Donostiarrei bertako Aquariumean. Ekitaldi berean, itsasoko zaborren arrantzari buruzko haurrentzako tailerra ere egin zen. Hemendik aurrera egingo diren ekitaldiak proiektuak dituen sare sozialetan argitaratuko dira.

 

Metodologia

Sei lan-eremu zehaztu dira Life LEMA proiektuaren xedeak lortzen laguntzeko:

  • Konputazio tresnak;
  • Kudeaketa plana;
  • Eredu meteo-ozeanografikoak;
  • Itsasoko hondakin flotatzaileen kudeaketa eta jasotze jasangarria;
  • Itsasoko hondakin flotatzaileen inguruko ideien trukatzea; eta
  • Emaitzen hedatzea eta sentsibilizazioa.

Ekintzak gauzatzeko, arrantza-ontziak eta garbiketa-ontziak erabiliko dira, energia aurrezteko sistemak eramango dituztenak eta ur gaineko hesia jarriko da Deba ibaiko (Gipuzkoa) estuarioan, itsas-hondakinak pilatzeko. Bideokamerak eta kamera termikoak jarriko dira Aturri (Akitania) eta Oria (Gipuzkoa) ibaietako estuarioetan eta honen eta droneen erabilerari esker, hondakinen iritsiera kontrolatuko da eta hondakinen pilaketa saihesteko modelizazio-sistema zehaztuko da.

Frekuentzia handiko radarrak, datuak eta denbora errealeko eredu meteo-ozeanografikoak, jito-buiak, software informatikoa, bizitza-zikloetako inbentarioetako datu-baseak, eraginak ebaluatzeko metodoak eta kaietako harrera-instalazioak erabiliko dira ere.

Muga-arteko uretan dauden itsas-hondakinen kudeaketarako konponbide komunen bilketa sustatuko duten adituen-taldeak egingo dira. Horrela, proiektuaren inguruko europako zuzendaritzen hobekuntza eta jarraipenari lagunduko da: Europako Itsas Estrategia eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren politikak.

Azkenik, OSPAR Kanpainak egingo dira itsas-hondakinak biltzeko Murgita (Donostia), Burumendi (Mutriku) eta Inpernupe (Zumaia) hondartzetan boluntarioen laguntzaz.

Modelo de barco de recogida de residuos
Redes de pesca Lema
Talleres de trabajo Lema

 

Finantzaketa

Life LemaIngurumenari osotasunean loturiko EBren finantzazio tresna bakarra da LIFE programa. Egun, 2014-2020 eperako eginiko deialdien ondoriozko proiektuen garapena babesten du. Bere xede nagusia politiken garapenean eta aplikazioan egin beharreko aldaketak sustatzea da, ingurumenaren eta klimaren inguruko xedeak lortu ahal izateko beharrezkoak liratekeen konponbideak eta jardute onak zehaztuz, bai eta teknologia berriak sustatuz. Azkenik, “Ondo bizi, gure lurreko mugak errespetatuz” 2020. urtera arte indarrean egongo den Batasunaren Ingurumen Programa Orokorra ere babestuko du. 

 

Ekitaldiak (link)