Proiektuaren aurrekariak

Honako hau da itsas-zaborraren definizioa: “material iraunkor oro, fabrikatuta edo tratatua eta zuzenki edo zeharka botata, isuri eta abandonatu dena, nahita edo nahi gabe, ingurune urtarrean eta kostaldean”[1].

Europako Ingurumen Agentziaren (EEA) arabera, 10 milioi tona inguru zabor isurtzen dira, urtero, munduko itsaso eta ozeanoetara. Plastikoak ingurune urtarreko ohikoena den hondakina badira ere, hondakinen zerrenda amaiezina da: arrantza sareak, sokak, eskuzapi txiki higienikoak, tanpoiak, kotoi-zotzak, etab. 2015ean zehar Espainiako hondartzetan aurkituriko itsas-zaborrari buruzko azken txostenak (MAGRAMA, 2016) ohikoenak diren objektuak zehaztu ditu Top X delakoan. Hauek, identifikatutako objektu guztien % 80a suposatzen dute. Espainiako Top X zerrenda 16 objektuez osatuta dago:

1 Plastikozko zatiak, 0-2,5 cm 9 Apar sintetikoak
2 Sokak eta txikotak (Ø<1 cm) 10 Beste plastiko batzuk
3 Zigarrokinak 11 Erosketako poltsak
4 Plastikozko zatiak 2,5-50 cm 12 Zurezko zatiak < 50cm
5 Plastikozko estalki eta tapoiak 13 Jakientzako ontziak
6 Kotoi-zotzak 14 Lastotxoak/mahai-tresnak/platerak
7 Goxoki eta gosegarrien bilgarriak 15 Ontzi industrialak/xaflak
8 Plastikozko edari botilak 16 Edari-potoak

 

 

Hondakinak nonahi daude, itsaso eta ozeano guztietan, eta eragin asko sortzen dituzte ingurunean, biotan, tokiko ekonomian eta gizakion osasunean. Itsasora iristen diren hondakinen % 15ak kostaldean bukatzen du. Beste % 15 bat uraren gainean gelditzen da eta geratzen den % 70ak itsasoko ohantzean bukatzen du itsas fondoan harrapatuta gelditu eta gero[2]. Hau da, izebergaren muturra baino ez dugu ikusten: gizartea ez da itsasoko zaborren arazoak duen egiazko dimentsioaz kontziente.

Itsas-zaborraren kontzeptua eta jatorria zehaztu[3] eta hondakinek itsaso ezberdinetan agertzen duten banaketa eta dentsitatea aztertzen dituzten argitalpen zientifiko asko daude. Oharpenak egiteko protokoloak, monitarizazio-gidak garatu dira[4] eta mikroplastikoen inguruko ikerketak agertzen hasi dira[5]. Hurrengo pausua da itsas-zaborraren presentzia murriztea eta ‘ingurumen egoera ona’ lortzea 2020. urterako, Itsas Estrategiari buruzko Zuzentarauak (2008/56/CE Zuzentaraua) jasotzen duen itsas-hondakinen inguruko 10. deskriptoreak zehazten duen bezalaxe.

Bizkaiko Golkoa, bereziki, interes handiko gunea da, artisau- eta merkataritza-arrantzari eta turismoari loturiko jarduera asko hartzen baititu barne. Ondorioz, funtsezkoa da ingurune osasungarria izatea jarduera horiek gauzatu ahal izateko. Hondartzak garbitzeko kostua izugarria da erakundeentzat, izan ere, kalkuluen arabera, 350 mila milioi euro gastatzen dira, urtean, Europako kostaldetan. Ingurumen heziketak, ekodiseinuak eta ekoizpen-modalitate berriak sortzeak dakarten ahalegin ekonomiko eta soziala aintzat hartu gabe.

Behar horretan oinarrituta, Life LEMAren xedea da tokiko aginteei laguntzea, itsas-zaborraren kudeaketa egokia egin dezaten eta prebentzio eta sentsibilizazio programak gara ditzaten biztanleriaren mesederako, honela, arazo honi aurre egin eta konponbideak lortzeko benetako aukera egon dadin.

 

[1] UNEP, Marine Litter: A Global Challenge, in: N. Meith (ed.), United Nations Environmental Programme,, Nairobi, Kenya, 2009, pp. 232.

[2] UNEP, Marine litter, an analytical overview, in: United Nations Environmental Programme (ed.), Nairobi, Kenya, 2005, pp. 47.

[3] S.D. Whiting, Types and sources of marine debris in Fog Bay, Northern Australia, Marine Pollution Bulletin, 36 (1998) 904-910.

[4] A.C. Cheshire, E. Adler, J. Barbière, Y. Cohen, S. Evans, S. Jarayabhand, L. Jeftic, R.T. Jung, S. Kinsey, E.T. Kusui, Lavine, I., P. Manyara, L. Oosterbaan, M.A. Pereira, S. Sheavly, A. Tkalin, S. Varadarajan, B. Wenneker, G. Westphalen, UNEP/IOC Guidelines on Survey and Monitoring of Marine Litter., in: IOC Technical Series No. 83, UNEP Regional Seas Reports and Studies, 2009, pp. xii+ 120 pp.

[5] P.G. Ryan, C.J. Moore, J.A. van Franeker, C.L. Moloney, Monitoring the abundance of plastic debris in the marine environment, Philosophical Transactions of the Royal Society B: Biological Sciences, 364 (2009) 1999-2012.