Proiektuko kideak

Life LEMA diziplina anitzeko talde heterogeneo batez osatuta dago. Taldeak erakunde publikoak, ikerketa zentroak eta gizarte zibilaren ordezkari den GKE bat hartzen ditu barne.

Life LEMAko lan-taldea itsasoko kostaldearen, itsasoko zaborren, modelizazioaren eta kudeaketaren arloetako organismoez eta adituez osatua dago. Gipuzkoako Forua Aldundia da aipatu Life LEMAko lan-taldeko burua eta AZTIren laguntza izango du koordinazio teknikoari dagokionean.

Life LEMAk duen balio erantsia da bere ikerketek eta ekintzek itsasoko zaborren ingurumen arazoa mugaz gaindiko ikuspuntu batetik aztertzea ahalbidetzen dutela, mugaz gaindiko lankidetza eta jardute bat ezarriz konponbide komunak bilatzeko. Euskal Herriko Iparraldeko eta Hegoaldeko bere bazkideak balio erantsi horren isla dira.

 

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Logo Diputación Foral de Gipuzkoa
Diputación Foral de Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko erakunde nagusia den heinean, Euskal Autonomia Erkidegoko (Espainia) Gipuzkoako Lurralde Historikoa gobernatzeko eta kudeatzeko ardura dauka, ingurumen arloko eskumen ezberdinak garatuz. Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra garatzeko, udalerriekin koordinatzeko eta hondakinak tratatzeko azpiegiturak sustatzeko ardura du, besteak beste.

Life LEMAren baitan, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Gipuzkoako hondartzetara iristen duren hondakinak kudeatzeko ardura duenez, proiektua koordinatuko du. Aldundiak ekintzen garapena gainbegiratuko du eta LEMA lan-taldeko bozeramaile eta ordezkaria izango da Europar Batasunaren aurrean.

Gehiago jakiteko: http://www.gipuzkoaingurumena.eus/ 

 

AZTI

Logo AZTI
AZTI

AZTI Tecnalia korporazioko kide den Euskal Herriko (Espainia) zentro teknologiko bat da. AZTIk tokiko, nazio eta nazioarteko mailako proiektu ezberdinak garatzen ditu, itsasoko ingurunea babesteko. Arrantza arloko aholkularitza-lanak egiten ditu tokiko eta erkidegoko aginte eta administrazioentzat. Ozeanografia operatiboaren arloan ere lan egiten du, eredu igarleak garatuz eta hobetuz, itsasoko ingurunea kontrolatuz egungo eta atera berriak diren teknologien, azterketa hidrodinamikoen eta informazio meteo-ozeanografikoak lortzeko sistemen bidez.

Life LEMAren barruan, AZTI proiektuaren koordinazio teknikoaz arduratuko da. Ondokoen ardura dauka, besteak beste: itsas-hondakin flotatzaileen bilakaera aurreikusi ahal izateko tresnak definitzea eta itsas-hondakinak jasotzeko xedearekin ontzietan instalatuko den teknologia aukeratzea bere energia-kontsumoa aztertuz eta uretan dauden itsasoko hondakinak jasotzeak izango duen karbono aztarna kalkulatuz. Azkenik, ur gaineko hesi bat aukeratzeko eta hau Deban jartzeko ardura izango du.

Gehiago jakiteko: http://www.azti.es/es/ 

 

RIVAGES PRO TECH

Logo Rivages
Logo SUEZ

Bidarten (Frantzia) dagoen Rivages Pro Tech (RPT) ikerketa zentroa SUEZ Eau France taldeko zentro tekniko-zientifiko bat da. Ingurune urtarrean, bainurako uretan eta kai-ingurunetan espezializatuta dago. RPTk operazio-teknologia ozeanografikoak garatu eta aplikatzen ditu, tokiko aginteei kostaldearen kudeaketan laguntzeko. 

RPTk eskarmentu handia dauka uraren kalitatea kudeatzen, kontrolatzen eta aurreikusten. RPTk teknologia berriak sartu nahi ditu ingurune urtarraren azterketetan: monitarizazio adimentsua eta modelatze adimentsua, eredu numerikoak eta satelite bidezko detekzioa erabiliz ere uretan dauden hondakinak kudeatzeko.

Life LEMAren baitan, RPTk AZTIrekin batera lan egingo du modelatze-sistemetan. Halaber, muturreko jazoeren aurrean itsas-hondakin flotatzaileak detektatu eta ohartarazteko sistema baten gauzatzeaz arduratuko da, bai eta aerogarraiatutako sistemen (droneak) bidez uretan dauden itsasoko zaborrak jarraitzeaz ere.

Gehiago jakiteko: https://www.toutsurmoneau.fr/ 

 

SURFRIDER FOUNDATION EUROPE

Voluntarios de Surfrider

Surfrider Foundation Europe (SFE) Europa mailako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Egoitza Biarritzen (Frantzia) du eta bere xedea ozeanoa, itsasoa, olatuak eta kostaldeak babestea eta balioan jartzea da. Ondokoak dira bere lan-ardatz nagusiak: itsasoko hondakinak, uraren kalitatea, klimaren aldaketa, itsas garraioa, kostaldearen artifizializazioa eta kostaldeko ondarea babestea. Europa osoan dituen 40 talde boluntario baino gehiagoei eta Parisko, Marseillako, Bordeleko, Bruselako eta Donostiako bere egoitzei esker, 25 urtetik gora daramatza ondoko hiru lerroak garatzen: ikerketa, lobbyinga eta ingurumen heziketa. 

1995. urtez gerotik, Nazioarteko Boluntariotza Programa garatzen du, “Ocean Initiatives” programa, hain zuzen. Honek biztanleen ezagutza sustatzen du itsasoko zaborrak jaso, identifikatu eta sailkatuz.

Life LEMAren baitan, SFEk proiektuaren komunikazioa eta biztanleria orokorraren sentsibilizazioa koordinatuko du. Arazoa gizarteari ezagurarazteko, biztanleen laguntza sustatuko du boluntariotzaren bitartez, bai eta bizimodu zientziaren bitartez ere. Itsasoko Estrategiaren inguruko Zuzentarauari eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren Politikei buruzko aditu-taldeen bilerak koordinatuko ditu.

Gehiago jakiteko: http://www.surfrider.eu/ 

 

BIARRITZEKO UDALA

Logo Biarritz
ayuntamiento de Biarritz

Biarritzeko Udala (Frantzia) erakunde publiko aktiboa da, zeinak aktiboki lan egin duen, historian zehar, kostaldearen babesaren alde. Ingurumen Kalitatea Egiaztatzeko Sistemak gauzatu zituen Frantziako kostaldeko lehen hirietako bat izan zen Biarritz. Ekintza hau Udaleko Ingurumen Sailak burutu zuen, bainurako uren kalitatea bermatzeko eta uretan dauden itsasoko zaborrak kudeatzeko ardura baitu. Biarritzeko Udalak ingurumen heziketa eta jardute onak sustatzen ditu; izan ere, Biarritz Océan sortu du biztanleria ozeanoak babesteko beharraren inguruan sentsibilizatzeko. Biarritz Océan Biarritzeko Akuarioak eta Ozeanoaren Hiriak eratutako egitura da, ozeanoaren sekretuak agerian utzi nahi dituen heziketa espazioa, hain zuzen.

Life LEMAren baitan, Biarritzeko Udalaren ardura diziplina anitzeko aholku taldea sortzea izango da. Honek proiektuaren emaitzak balioztatu eta bere lorpenak ahalik eta gehien hedatu beharko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Life LEMAk sortuko dituen kudeaketa-tresnak sortzeko eskakizunak zehaztu beharko ditu.

Gehiago jakiteko: http://www.biarritz.fr/ 

 

SYNDICAT MIXTE KOSTA GARBIA

kostagarbia
KostaGarbia

Kosta Garbia Sindikatu Mistoa Baionan (Frantzia) dago eta Pirinio Atlantikoetako Ingurumen eta Itsasertzeko baliabideak kudeatzen ditu. Egiturak Iparraldeko kostaldean dauden administrazioak hartzen ditu barne (Euskal Kostaldea-Aturri Aglomerazioa, Hego Euskal Herriko Udalerrien Komunitatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia). Kosta Garbiak duen xede nagusia babes teknikoa eskaintzea da bainurako uren kalitatea bermatzeko eta uretan dauden itsasoko hondakinen aurka borrokatzeko. Udan zehar, uretan dauden hondakinak jasotzen ditu Aturri eta Bidasoa ibaietako estuarioen artean, tokiko aginteen eskariak hartuz eta aztertuz eta beharrezko bitarteko teknikoak bilatzeaz arduratuz. 

Life LEMA proiektuaren bidez, itsas-hondakin flotatzaileak jasotzeko xedearekin arrantza-ontziak erabiltzean duen eskarmentua partekatuko du Kosta Garbiak eta itsas-hondakinak arrantzatzeko jardueraren dibertsifikazioa baimentzeko egiaztatu beharko liratekeen eskakizunak zehaztu beharko ditu. Azkenik, ontzietan instalatuko den itsas-hondakin flotatzaileak jasotzeko teknologiak aukeratzeko prozesuan parte hartuko du Kosta Garbiak.

Gehiago jakiteko: http://www.kosta-garbia.fr/