AZTI

Logo AZTI
AZTI

AZTI Tecnalia korporazioko kide den Euskal Herriko (Espainia) zentro teknologiko bat da. AZTIk tokiko, nazio eta nazioarteko mailako proiektu ezberdinak garatzen ditu, itsasoko ingurunea babesteko. Arrantza arloko aholkularitza-lanak egiten ditu tokiko eta erkidegoko aginte eta administrazioentzat. Ozeanografia operatiboaren arloan ere lan egiten du, eredu igarleak garatuz eta hobetuz, itsasoko ingurunea kontrolatuz egungo eta atera berriak diren teknologien, azterketa hidrodinamikoen eta informazio meteo-ozeanografikoak lortzeko sistemen bidez.

Life LEMAren barruan, AZTI proiektuaren koordinazio teknikoaz arduratuko da. Ondokoen ardura dauka, besteak beste: itsas-hondakin flotatzaileen bilakaera aurreikusi ahal izateko tresnak definitzea eta itsas-hondakinak jasotzeko xedearekin ontzietan instalatuko den teknologia aukeratzea bere energia-kontsumoa aztertuz eta uretan dauden itsasoko hondakinak jasotzeak izango duen karbono aztarna kalkulatuz. Azkenik, ur gaineko hesi bat aukeratzeko eta hau Deban jartzeko ardura izango du.

Gehiago jakiteko: http://www.azti.es/es/