Biarritzeko Udala

Logo Biarritz
ayuntamiento de Biarritz

Biarritzeko Udala (Frantzia) erakunde publiko aktiboa da, zeinak aktiboki lan egin duen, historian zehar, kostaldearen babesaren alde. Ingurumen Kalitatea Egiaztatzeko Sistemak gauzatu zituen Frantziako kostaldeko lehen hirietako bat izan zen Biarritz. Ekintza hau Udaleko Ingurumen Sailak burutu zuen, bainurako uren kalitatea bermatzeko eta uretan dauden itsasoko zaborrak kudeatzeko ardura baitu. Biarritzeko Udalak ingurumen heziketa eta jardute onak sustatzen ditu; izan ere, Biarritz Océan sortu du biztanleria ozeanoak babesteko beharraren inguruan sentsibilizatzeko. Biarritz Océan Biarritzeko Akuarioak eta Ozeanoaren Hiriak eratutako egitura da, ozeanoaren sekretuak agerian utzi nahi dituen heziketa espazioa, hain zuzen.

Life LEMAren baitan, Biarritzeko Udalaren ardura diziplina anitzeko aholku taldea sortzea izango da. Honek proiektuaren emaitzak balioztatu eta bere lorpenak ahalik eta gehien hedatu beharko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Life LEMAk sortuko dituen kudeaketa-tresnak sortzeko eskakizunak zehaztu beharko ditu.

Gehiago jakiteko: http://www.biarritz.fr/