Rivages Pro Tech

Logo Rivages
Logo SUEZ

Bidarten (Frantzia) dagoen Rivages Pro Tech (RPT) ikerketa zentroa SUEZ Eau France taldeko zentro tekniko-zientifiko bat da. Ingurune urtarrean, bainurako uretan eta kai-ingurunetan espezializatuta dago. RPTk operazio-teknologia ozeanografikoak garatu eta aplikatzen ditu, tokiko aginteei kostaldearen kudeaketan laguntzeko. 

RPTk eskarmentu handia dauka uraren kalitatea kudeatzen, kontrolatzen eta aurreikusten. RPTk teknologia berriak sartu nahi ditu ingurune urtarraren azterketetan: monitarizazio adimentsua eta modelatze adimentsua, eredu numerikoak eta satelite bidezko detekzioa erabiliz ere uretan dauden hondakinak kudeatzeko.

Life LEMAren baitan, RPTk AZTIrekin batera lan egingo du modelatze-sistemetan. Halaber, muturreko jazoeren aurrean itsas-hondakin flotatzaileak detektatu eta ohartarazteko sistema baten gauzatzeaz arduratuko da, bai eta aerogarraiatutako sistemen (droneak) bidez uretan dauden itsasoko zaborrak jarraitzeaz ere.

Gehiago jakiteko: https://www.toutsurmoneau.fr/