Surfrider Foundation Europe

Voluntarios de Surfrider

Surfrider Foundation Europe (SFE) Europa mailako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Egoitza Biarritzen (Frantzia) du eta bere xedea da ozeanoa, itsasoa, olatuak eta kostaldeak babestea eta balioan jartzea. Ondokoak dira bere lan-ardatz nagusiak: itsasoko hondakinak, uraren kalitatea, klimaren aldaketa, itsas garraioa, kostaldearen artifizializazioa eta kostaldeko ondarea babestea. Europa osoan dituen 40 talde boluntario baino gehiagoei eta Parisko, Marseillako, Bordeleko, Bruselako eta Donostiako bere egoitzei esker, 25 urtetik gora daramatza ondoko hiru lerroak garatzen: ikerketa, lobbyinga eta ingurumen heziketa. 1995. urtetik aurrera, Nazioarteko Boluntariotza Programa bat garatzen du. Honek, Ocean Initiatives programak, biztanleen ezagutza sustatzen du itsasoko zaborrak jaso, identifikatu eta sailkatuz.

LIFE LEMAren baitan, SFEk proiektuaren komunikazioa eta biztanleria orokorraren sentsibilizazioa koordinatuko du, arazoa gizarteari ezagutaraziz, biztanleen laguntza sustatuko du boluntariotzaren bitartez, bai eta aipatuen ezagutza ere. Itsasoko Estrategiaren inguruko Zuzentarauari eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren Politikei buruzko aditu-taldeen bilerak koordinatuko ditu.

Gehiago jakiteko: http://www.surfrider.eu/