Syndicat Mixte Kosta Garbia

kostagarbia
KostaGarbia

Kosta Garbia Sindikatu Mistoa Baionan (Frantzia) dago eta Pirinio Atlantikoetako Ingurumen eta Itsasertzeko baliabideak kudeatzen ditu. Egiturak Iparraldeko kostaldean dauden administrazioak hartzen ditu barne (Euskal Kostaldea-Aturri Aglomerazioa, Hego Euskal Herriko Udalerrien Komunitatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia). Kosta Garbiak duen xede nagusia babes teknikoa eskaintzea da bainurako uren kalitatea bermatzeko eta uretan dauden itsasoko hondakinen aurka borrokatzeko. Udan zehar, uretan dauden hondakinak jasotzen ditu Aturri eta Bidasoa ibaietako estuarioen artean, tokiko aginteen eskariak hartuz eta aztertuz eta beharrezko bitarteko teknikoak bilatzeaz arduratuz. 

Life LEMA proiektuaren bidez, itsas-hondakin flotatzaileak jasotzeko xedearekin arrantza-ontziak erabiltzean duen eskarmentua partekatuko du Kosta Garbiak eta itsas-hondakinak arrantzatzeko jardueraren dibertsifikazioa baimentzeko egiaztatu beharko liratekeen eskakizunak zehaztu beharko ditu. Azkenik, ontzietan instalatuko den itsas-hondakin flotatzaileak jasotzeko teknologiak aukeratzeko prozesuan parte hartuko du Kosta Garbiak.

Gehiago jakiteko: http://www.kosta-garbia.fr/