Zer da Life LEMA?

Life LEMA proiektua LIFE Europako Ingurumenaren eta Klimaren Aldeko Ekintza Programan sartuta dago. 2016ko irailean onartua, 2,1 milioi euroko inbertsioa suposatuko du, guztira, zeinaren 1,2 milioi euro Europar Batasunak ordainduko dituen.

Life LEMAk metodologia-gida bat eta erreminta adimentsuak jarriko ditu tokiko aginteen esku uretan dauden itsas-zaborrak eraginkorki kudea ditzaten, Bizkaiko Golkoaren hego-ekialdeko uretan, 3 urteko epean zehar (2016-2019).

Life LEMAk, halaber, mugaz gaindiko uretan dauden itsas-zaborrak kudeatzeko konponbide komunak bilatuko ditu ere, aditu-taldeak sortuz Europako zuzentarauak berrikusi eta hobetzeko eginiko saio dinamikoetan: Europako Itsas Estrategia eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren politikak.

Proiektua nazioarteko, diziplina anitzeko lan-talde heterogeneo batez osatuta dago eta sei bazkide ditu, Gipuzkoako Foru Aldundia horien buru delarik. Ondokoak dira beste kideak: AZTI (proiektuaren koordinatzaile teknikoa) eta Rivages Pro Tech ikerketa zentroak, Syndicat Mixte Kosta Garbia eta Biarritzeko Udala erakunde publikoak eta gizarte zibilaren ordezkari den Surfrider Foundation Europe gobernuz kanponko erakundea. Life LEMAko lan-taldea itsas-kostaldearen, itsas-zaborraren, modelizazioaren eta kudeaketaren arloetako organismoez eta adituez osatua dago. Life LEMAk duen balio erantsia da bere ikerketek eta ekintzek itsas-hondakinen ingurumen arazoa mugaz gaindiko ikuspuntu batetik aztertzea ahalbidetzen dutela, mugaz gaindiko lankidetza eta jardute bat ezarriz konponbide komunak bilatzeko. Euskal Herriko Iparraldeko eta Hegoaldeko bere bazkideak balio erantsi horren isla dira.