Life LEMA proiektuak itsas-hondakinen arazoaren aurrean konponbideak bilatzea sustatu du Biarritzen egin den aditu europearren lehenengo topaketan

 

Irailaren 28an, Life LEMAko adituen lehengo topaketa jazo zen Biarritzen. Proiektuak iraungo duen hiru  urteetan hiru topaketa antolatuko dira eta hau izan da lehena. Bertan Espainiako eta Frantziako 30 adituk hartu dute parte. Bilera hauen helburu nagusia ur gaineko itsas-hondakinen kudeaketaren hobetzea eta erabakitako neurrien jarraipena optimizatzea da.

 

Bilera hauek lana hiru ardatz nagusitan egituratzen dute eta Surfrider Foundation Europe fundazioak koordinatzen ditu. Lehen ardatza Europear Itsas Estrategiaren baitan dago eta 2020rako itsas ingurunearen egoera ona lortzeko Europar Batasuneko estatu kideen elkarlana erdiestea du helburu.  Bigarrena, Arrantza Politika Komunari buruzkoa da eta arrantzagintzak ur azaleko zaborraren bilketan duen inplikazioa aztertzen du. Azkenik, hirugarren ardatza lurralde-politikez arduratzen da, zehazki, entitate lokal desberdinen arteko zaborren kudeaketa optimizatzeari eta koordintzeari arreta berezia eskainiz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude